Atzo Gonzalez eta Pascuali 22-3 irabazi zieten, eta Zarauzko Torneoko finala jokatuko dute, asteartean.
zarauzko Torneoko finalean dira Oier Mendizabal eta Aimar Olaizola, atzo, Gonzalez eta Pascual 22-3 mendean hartu ondoren. Lehendik ere ezaguna da Hernaniko eta Goizuetako bi pelotarien gaia, eta atzo gogoan hartzeko moduko partidua jokatu zuten, biek ala biek. Gonzalez eta Pascuali irabazita, asteartean jokatuko dute finala, udako torneoetan desiratuenetakoa. Aurrean zein izango dituzten bihar jakingo da, beste finalaurrekoa jokatuko baita beste lau pelotariren artean: Titin III-Goñi III eta Bengoetxea VI - Begino.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!