Gasa Larregainetik iristen da Hernanira, herri ugari zeharkatu ondoren

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 14a, 02:00

Euskal Herrian gasak ibil­bidea Zierbenan has­ten du. Ber­tara itsasontziz iristen da, ba­tzue­tan Argeliatik, bestetan Venezuelatik, Trinidad Tobago­tik, Egiptotik... Gas natural hori liki­do egoeran iristen da eta itsa­soaren berotasu­nak gas ego­­e­rara aldatzen du. Gasoduk­toan ze­har, egoera horretan bidera­tzen da gasa honaino eta beste herri batzuetaraino. Gasa garrai­a­tzen den presioa kalku­la­tzen da: kg/cm2-etan, hau da, bar­­­-e­­­tan. Gasaren garraioa sare nagusian 72 bar-eko presioan egiten da. Hernanira, Bergara-Irun sa­rea­ deiturikoaren bidez iristen da. Pasatzen dituen herriak honakoak dira: Bergara, Bea­sain, Tolosa, Villabona, An­doain, Urnieta, Hernani, Astiga­rraga, Errenteria... Iruneraino. Tartean beste sare txikiago batzuk ateratzen dira, hain zuzen, industriara eta herrietara gasa eramaten dutenak.

Larregainen estazio nagusia
Gasaren sare nagusia Urnieta­tik dator Hernanira, Larregainera, eta handik Irunaldera jarraitzen du. Hernanik Larregainetik har­tzen du gasa, eta baita Hernani aldeko industrialdeek, Donosti­ak, Lasartek, Usurbi­lek... Larregainera, mendiz iristen da gasa. Oindi ingurutik Par­diolara iritsi, eta handik behera egin, Fagollaga inguruan Uru­mea zehar­katu eta Larregainera igotzen da. Larregainen presioa erregulatzen duen estazio nagusia dago, Erregulazio eta Neurri Estazioa (ERM). 72 bar-etako presioa 16 bar-etara jaisten da eta handik ate­ratako beste hodi baten bidez iristen da herrira. Hodi hori sare nagusia izatetik distribuzio sarea izatera pasa­tzen da eta gasa presio txikiagoan eramaten du. Hodiaren ta­maina ere txikiagoa da, 16 pulgada izatetik 12 izatera pasatzen da. Hodi horrek herrira eta bertako zenbait poligonotara eramaten du gasa, eta Galarreta ingurutik Donostiako poli­klinikara eta Añorga eta Lasarte aldera ere bai. Dena dela, etxeetara eramateko, hau da, etxeko kon­tsumorako, presioa jaitsi egin behar da, berriz. 16 bar-etik 4ra. Horretarako beste hiru ERM daude Hernanin. Ibarlu­zen, Zubiondon eta Floridan daude. Floridakoak bideratzen du gehi­enbat gasa herriko etxeetara. Gainerakoek poligonoe­tako en­pre­sa batzuetara bana­tzen dute, baina enpresa horietan etxeko mo­duko erabilpena ematen zaie, ez industriala. Indus­triarako 16 bar-eko presioa erabiltzen dute.

Material eta esku ona
Gasa garraiatzea ez da txantxetako kontua eta gas-hodien ma­terialak garrantzia haundia du. Bolinagak azaldutakoaren ara­bera, hodi horiek altzairuz­koak dira eta kanpotik polietilenoa dute babesteko. Denbo­rarekin ez herdoiltzeko. «Al­tzairua gainera ez da edonolakoa, dagoen altzairurik onena baizik. Haragien artean solo­miloa onena den bezala, al­tzairuetan hemengo hau da onena», azaldu du Bolinagak. Materiala ez ezik, soldadoreen es­kuak ere bere biziko ga­rrantzia du halako kontuetan eta horiek ere onenak direla gaineratu dio Kronikari Natur­gaseko arduradunak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!