Astigarragako Santiomendi auzoa jaietan murgilduko da gaur eta bihar. Festen hasiera gaur izango da, auzotarren arteko mus txapelketarekin. Txapelketa gaur hasi eta bukatuko da, eta partehartzaile bakoitzak 12 euro ordaindu behar ditu. Aurreneko lau postuetan geratzen direnek izango dute saria. Bihar berriz, festetako egun haundia izango da. Goizeko 09:00etatik aurrera dianak emango die hasiera jaiei, eta besteak beste izango dira oilasko biltzea; sagardo dastaketa, txorizo eta patata tortilaz lagunduta; zaldi dema; eta ume jolasak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!