Nazioarteko fanfarreak Donostiako kaleetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 13a, 02:00

Gaurko egunez ere ekitaldi ugari izango dira Donos­tiako Aste Nagusiaren ba­rru­an. Egitarau ofizialean, ohi bezala, goizean kirol ezberdinetan aritzeko aukera izango da hiriko leku ezberdinetan; txikienek berriz, puzgarriak eta jolasak izango dituzte goiz eta arra­tsaldean. Erraldoi eta buruhaundiez aparte, kaleak girotuko di­tuz­tenak gaur, nazioarteko fanfarreak izango dira. Belgi­ka, Ita­lia eta Frantziako fanfarreak iku­­si ahal izango dira arratsalde eta gauean. Horrez gain, Gatibuk joko du Saguesen.

Nagusien Eguna Piratekin
Piratek berrikuntzak sartu dituzte aurtengo egitarauan eta horien artean dago gaurko eguna; Nagusien Egu­na. Karta jokoak eta dantzaldiak izango dira eta eguneko protagonistei omenaldia egingo zaie.

Egitarau ofiziala
Egun osoan, Eskulangintza Azoka.
10:00-19:00 Street basket
txapelketa Alderdi Ederren.   
11:00 Barrene Trinitate plazan.
11:00 Puzgarriak Bulebarrean.   
12:30 Itsaspeko zinemaren
Igo erakustaldia, Aquariumean.   
16:30 Esku pilotako XVgarren
txapelketa. Finalak, Trinitate plazan.   
17:00 Zaldi lasterketak hipodromoan.
17:30 Haurren jaia, Vinuesa plazan.   
17:30 Kursaal txiki Zurriola terrazan.    
18:00 Zezenak Illunben.
18:00 Gitarra klasikoa Zuloagan.
18:30 Erraldoi eta buruhandiak
Parte Zaharrean.
18:30 Nazioarteko fanfarreen
erakustaldia Erdialdetik.    
19:00 `Santa Cecilia´ Bulebarrean.
19:30 Musika Hamabostaldia Kursaaleko Kubo Aretoan.
20:00 `Kresala´ dantza taldea Konstituzioan.
20:00 Freestyle motoak Kursaalean.
20:00 Musika Hamabostaldia Kursaaleko Ganbera Aretoan.
20:30 Musika Hamabostaldia Kursaaleko Kubo Aretoan.
21:00-22:30 `Joselu Anaiak´
berbena, Pasealeku Berrian.
22:45 Su artifizialak (Alemania).
23:30 Zezensuzkoen entzierroa.
23:30 Nazioarteko fanfarreak
Parte Zaharrean eta Erdialdean.
23:30 `Entre bastidores´ antzerkia, Gipuzkoa plazan.
23:30 `Patxi eta konpainia´
erromeria Konstituzioan.
23:30 `Egan´ orkestra,
Easo plazan.
23:30 `A tuti ple´
Bulebarreko kioskoan.
23:30 Kursaal Plus
Zurriola terrazan.
23:30 Kursaal Gune Zabala,
Urumea terrazan.
23:45 `Gatibu´ Saguesen.
00:00 `Joselu Anaiak´,
Pasealeku Berrian.    

Piraten egitaraua
Nagusien Eguna (berrikuntza)
10:30 Mus eta tute txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa.
13:00 Karta jokoen finalak.
17:00 Dantza herrikoiak
 `Dantza Jira´ taldearekin.
18:30 Nagusiei omenaldia.
19:00 `Imuntzo eta Beloki´ taldea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!