`Vivoarte´ proiektuaren aurkezpena gaur arratsaldean, Udaletxeko Areto Nagusian

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 12a, 02:00

Kolonbiako Vivoarte proiektuko gazteak izango dira gaur Hernanin hitzaldia ematen. Euskal Herrian egiten ari diren itzuliaren barruan iritsiko dira. Kolonbian deklaratu gabeko gerraren aurrean gazteek sortu duten alternatiba bat da Vivoarte proiektua. Bertan, multinazioanalei buruzko azalpenak ematen dituzte eta horien kontrako salaketak egin, besteak beste. Proiektuaren aurkezpena gaur arratsaldeko 19:00etan izango da Udaletxeko Areto Nagusian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!