Gazte egunarekin hasiko dira festak etzi, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 12a, 02:00

aurten Amabirjin bezpera ostiralean da eta halaxe, egun horretan hasiko dira jaiak Goi­zuetan. Eguerdiko 12:00e­tan udaletxeko balkoitik jaiei ha­sie­ra emango dien itxaferoa bo­tako dute Umore-Ona Pe­ña­­ren sortzaileek, 50garren ur­te­urre­na aprobetxatuz. Jaiak gi­ro­tzen lehenengoak gazteak izan­­go dira, gazte eguna izango baita etzi. Datorren as­te­azkenera arte iraungo dute jaiek.

Trikitilariak eta bazkaria
Jaiei hasiera eman ondoren, trikitilari, erraldoi eta buru-haundiekin kaleetan barrena ibiltzeko aukera izango da. Eguer­diko 13:00e­tan, triki po­teo gaztea antolatu dute Sola­no eta Jon Marirekin. Jaia ez da edatea bakarrik eta bazkari ederra ere izango da. Paella jatea izango da 14:30etan.

Kuadrilen `joku xelebreak´
Gazte eguna izanda, ezin gaz­te kuadrilen arteko joku xelebrerik gabeko eguna izan. Sal­tsa ederra jarriko dute aurten ere 17:30etatik aurrera. 20:00etan, gaz­te txupinazoa izango da gazte­txean eta txupinazoaren on­do­ren, 20:30­e­tan, Umore-Ona peña Ganyegi­tik irtengo da Igandea txarangarekin. Gauerdian, dantzaldia izan­­go da Garraxi taldearekin eta dantzan jarraitu nahi duenak aukera izango du ondoren, Igandea txarangarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!