umore-Ona Peñaren sortzaileek emango die hasiera 12:00etan urtebete luzez itxarondako Goizuetako festei. Gaur gazteak izango dira protagonista, eta 13:00etan triki poteoa egin ondoren, gazte bazkaria egingo dute. Arratsaldean tradizioa den kuadrilen arteko jokuak egigo dituzte, eta 20:00etan gazte txupinazoa botako dute gaztetxean. Gau osoan zehar Igandea txarangak eta Garraxi taldeak girotuko dituzte herriko kaleak.
Amabirjin eguna
bihar
Goizean goiz, 07:00etan, joko du dianak eta jarraian entzierroa izango da. Ondoren, 10:30tan, meza nagusia egingo da, eta urtero bezala, prozesioa Amabirjinarekin.
Arratsaldean, zezenen ondoren, J. Sotok, A. Egañak, A. Peñagarikanok eta M. Lujanbiok bertso saioa eskainiko dute. Jarraian, eta egunari bukaera ematen hasteko, euskal presoen aldeko afari herrikoia egingo da Umore-Ona Elkartean. Bihar ere ez dira dantzaldia eta txaranga faltako.
Igandean eta astelehenean
pelota partiduak
Igandean eta astelehenean ere, festa-giroa nagusituko da. Goizean goizetik, txistulariak eta txaranga ibiliko dira kaleetan barrena. Horrez gain, jendetza erakartzen duten pelota partiduak ere izango dira bi egunetan.
Igandean, Umore-Ona dantza taldearen emanaldia izango da. Eta gauean izango da dantzatzeko nahikoa aukera, Laiotz taldearekin eta Gaztetxeko kontzertuarekin.
Astelehenean berriz, haurrentzako puzgarri eta elastikoak egongo dira. Egun berean, mus txapelketa ere izango da, eta 20:00tatik aurrera, Haitzama taldeak jarriko du musika goizaldera arte.
Peñaren eguna
Peñaren eguna izaten da guztietan garrantzitsuena. Asteartean, blusa berdea, zapi eta gerriko gorria eta galtza txuriak jantzita, egun osoan zehar ekintza ugariz gozatzeko aukera izango da. Goizeko 09:00etan Umore-Ona Peñaren sortzaileek diana joko dute eta, ondoren, omenaldia jasoko dute. Pelota partiduei dagokienez, aurrenekoan afizionatuak arituko dira. Bigarrenean berriz, ohiturari jarraituz, Goizueta eta Aranoren arteko norgehiagoka izango da.
Segidan, Umore-Ona Peñaren bazkaria izango da eta 17:00ak inguruan kalejira egingo dute Igandea txarangarekin. Arratsaldean baita ere, zezenetan ibiltzeko nahikoa denbora izango da Goizuetan.
Amabirjin festei agurra emateko ekitaldi ofiziala gauerdian izango da. Hala ere, festa giroarekin jarraitzeko aukera izango da asteazkenean, Udalak eta Ikastolako tabernak antolatutako festan; besteak beste, sagardo probaketa eta toka txapelketa izango dira.
EGITARAUA
Abuztuak 14
12:00 Udaletxeko balkoitik itxaferoa botako dute Peñaren sortzaileeek.
Ondoren, trikitilariak erraldoi eta buruhaundiekin eta ETXERAT-en txoznan, presoen aldeko brindisa.
13:00 Triki-poteo gaztea.
14:30 Gazte bazkaria.
17:30 Gazte kuadrilen arteko joku xelebreak.
20:00 Gazte txupinazoa gaztetxean.
20:30 Umore-Ona peñaren irteera Ganyegitik ‘Igandea’ txarangarekin.
00:00 Dantzaldia `Garraxi´ taldearekin eta ondoren, ‘Igandea’ txaranga.
Abuztuak 15
07:00 Tolosako dultzaineroekin diana.
08:00 Entzierroa.
10:30 Meza nagusia.
Ondoren, ohiko prozesioa Amabirjinarekin.
12:00 Herriko txistulariak erraldoi eta buruhaundiekin.
12:30 Lehenengo mailako afizionatuen pilota partidua.
13:30 ‘Igandea’ txarangaren irteera.
18:00 Zezenak.
20:00 Bertso saioa.
22:00 Euskal presoen aldeko afari herrikoia Umore-Ona Elkartean.
00:00 Dantzaldia` Laiotzekin´.
Ondoren, ‘Igandea’ txaranga.
01:00Euskal presoen kalejira.
Abuztuak 16
07:00 Diana.
08:00 Entzierroa.
12:00 Herriko txistulariak erraldoi eta buruhaundiekin.
12:30 Lehenengo mailako afizionatuen pilota partidua.
13:30 ‘Igandea’ txarangaren irteera Ikastolako tabernatik.
17:30 Zezenak
19:00 Umore-Ona dantza taldearen emanaldia.
00:00 Kontzertua gaztetxean.
00:00 Dantzaldia `Laiotzekin´ Ondoren, ‘Igandea’ txaranga.
Abuztuak 17
07:30 Sandia lehiaketa gaztetxean.
11:30-14:00 Puzgarriak eta elastikoak.
12:30 Lehenengo mailako afizionatuen pilota partidua.
13:30 ‘Igandea’ txarangaren irteera Ikastolako tabernatik.
16:30-18:00 Puzgarriak eta elastikoak.
16:30 VIgarren mus txapelketa Ixkibin.
18:00 Zezenak.
00:00 Dantzaldia `Haitzama´ taldearekin.
Ondoren, ‘Igandea’ txaranga.
Abuztuak 18
09:00 Diana Umore-Ona Peñaren sortzaileen eskutik.
12:30 bi pilota partidu:
* 4 1/2aren barrenean lehenengo mailako afizionatuak.
* Goizueta Aranoren aurka.
Tartean, Umore-Ona Peñaren
sortzaileei omenaldia.
Ondoren, dantzaldia `Joselu Anaiak´ taldearekin.
00:00 Amabirjinen bukaera ofiziala udaletxe aurrean.
Ondoren, dantzaldia `Joselu Anaiak´ taldearekin.
00:30 Kontzertuak gaztetxean: `Skatu´ eta `Harrika´.
Ondoren, ‘Igandea’ txaranga.
Abuztuak 19
12:00 Sagardo Probaketa.
17:00 ‘Oreka’ zirko tailerra.
18:30 Berendua
19:00 Toka txapelketa.
Autobusak - ohikoa
Abuztuak 14,17,18,19
Goizuetatik: 09:00 eta 15:00
Hernanitik: 12:00 eta 19:00
Autobus bereziak
Abuztuak 15
Hernanitik: 19:00
Goizuetatik: 09:00
Abuztuak 16
Goizuetatik: 09:00
Lekua:
Goizuetan: Bonbero parketik
Hernanin: Urbieta kaletik