Errausketaren kontrako kontzentrazioa ostiralean, Donostian

Kronika - Erredakzioa 2009ko abuztuaren 12a

Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordina­kundeak deituta, kontzentrazioa egingo da ostiralean, Donostian. Kontzentrazioa errausketaren kontra eta hondakinen gestio alternatiboen aldekoa izango da. Donostiako Gipuzkoa Plazan izango da arratsaldeko 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!