Mendizabal IIak eta Olaizola IIak elkarrekin jokatuko dute Zarautzen

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 11a, 02:00

Zarautz Hiria Torneoa datorren larunbata eta asteartea bitartean jokatuko da eta lau bikote irtengo dira tituluaren bila. Horietako bat Oier Mendizabalek eta Aimar Olaizolak osatutako bikotea izango da. Finalaurrekoa Gonzalez-Pascualen aurka jokatuko dute. Igandean, Titin IIIa-Goñi IIIa eta Bengoe­txea VIa-Begino­ren arteko partidua izango da. Finala 18an, asteartean, jokatuko da. Mendizabal oso maila ona ematen ari da azken aldian. Berasaluze VIIIarekin Gasteizko txapelketako finala jokatu du asteburuan, finalerdietan Titin IIIa-Pascual faboritoei 22-10 irabazita. Izugarrizko finala jokatu zuten Xala-Goñi IIIaren aurka eta gu­txigatik ez zuten lortu txapela. Bost tantotara geratu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!