donostiako Aste Nagusia pixkanaka-pixkanaka aurrera doa eta haurrei ere iritsi zaie azkenean euren eguna. Gaurko egunez beraiek izango dira nagusi Donostian. Batez ere arratsaldean izango dira gaurko protagonistei zuzendutako ekintzak. Dena dela, goizeko 11:00etan puzgarriak izango dituzte. Arratsaldeko 17:30etan ekintza ezberdinak izango dira leku ezberdinetan: Ludijaia Gipuzkoa plazan, haur esgrima Kursaaleko terrazetan, aerobica Easo plazan, zeramika...
Piraten lehenengo aldia
Piratek, gainera, aurten antolatu dute lehenengo aldiz umeen eguna. Berrikutza honekin eguerdiko 12:00etatik aurrera egun osoan zehar izango dute txikienek gozatzeko aukera. Tailerrak, puzgarriak eta jolasak, txokolatada eta pailazoak izango dituzte.
EGITARAU OFIZIALA
Egun osoan, Eskulangintza Azoka.
10:00-19:30 Saskibaloi txapelketa Sagueseko `kaiolan´.
11:00 Triki-Basket Txaparrenen.
11:00 Barrene Trinitate plazan.
11:00 Puzgarriak.
12:30 Itsaspeko zinemaren
Igo erakustaldia, Aquariumean.
16:30 Esku pilotako XVgarren
txapelketa, semifinalak. Trinitatean.
17:30 `Ludijaia´, Gipuzkoa plazan.
17:30 Aerobic haurrentzat,
Easo plazan.
17:30 Haur esgrima,
Kursaaleko terrazetan.
18:00 Zezenak Illunben.
18:00 Musika Hamabostaldia
Santa Teresa Komentuan.
18:00-19:30 Zeramika tailerra Zuloaga plazan.
18:30 Erraldoi eta buruhandiak
Kontxa pasealekuan eta kaleetan.
18:30 Kantauri eta Tximeleta
txarangak Zurriola eta erdigunean.
19:00 `Union musical nuestra
señora de los Pueyos´ Bulebarrean.
20:00 `Goizaldi´ dantza taldea Konstituzioan.
20:00 Musika Hamabostaldia
Kursaaleko Ganbara Aretoan.
21:00-22:30 `Lisker´ berbena, Pasealeku Berrian.
22:45 Su artifizialak (Valentzia) Kontxako badian.
23:30 Zezensuzkoen entzierroa.
23:30 `Lehiaketa´ antzerkia, Gipuzkoa plazan.
23:30 `Haitzama´ erromeria, Konstituzio plazan.
23:30 `Yatagan´ orkestra,
Easo plazan.
23:30 `Balkanfolk´
Bulebarreko kioskoan.
23:30 Kursaal Plus
Zurriola terrazan.
23:30 Kursaal Gune Zabala,
Urumea terrazan.
23:45 `Despistaos´ Saguesen.
00:00 `Lisker´, Pasealeku Berrian.
PIRATEN EGITARAUA
Umeen eguna (Berrikuntza)
12:00 Umeentzako tailerrak.
17:30 Puzgarriak eta jolasak.
19:30 Txokolatada.
20:00 Pailazoak.