Irailean kiroldegian hasiko diren igeriketa eta karate ikastaroak zehaztu dituzte

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 19a, 02:00

kiroldegian datorren kur­­tsoa irailean hasiko da eta ia gainean dela ikusita, zehaztu dituzte dagoeneko igeriketa eta karate ikastaroen eskaintza eta ordutegiak. Igeriketako ikastaroak adin guztientzako daude pentsatuta; haur txiki-txikientzat, haurrentzat eta helduentzat. Karate ikastaroa, berriz, gazteentzat eta helduentzat izango da.

Haurtxoentzat hastapen eta mantentze ikastaroa
Haur txiki-txikientzat bi ikastaro mota izango dira. Alde batetik, igerian hasteko hastapen ikastaroa izango da. Astean bitan egingo da. Prezioa 42 euro izango da abo­natuentzat eta ordutegia: 12:00, 15:15, 16:00 edo 16:45e­tan. Bestetik manten­tze ikastaroa egiteko aukera izango da asteazkenetan. Ikastaroa 10 hilabetekoa izango da. Prezioa 262,5 euro izango da eta ordutegia 16:45etan edo 18:45etan.

Haurrentzako eskaintza mordoa
Haurren artean, 3-4 urte bitartekoentzako hastapen ikastaroa egingo da. Ikas­taroak hiru hilabeteko iraupena izango dute. Irailean, abenduan edota martxoan hasteko aukera izango da. Ikastaro hau astean bi egunetan izango da. Prezioa 157,50 euro eta ordua 18:45etan. Horrez gain, hiru hilabeteko beste ikastaro bat ere izango da; hobekuntza ikastaroa, hain zuzen. Kasu honetan ere, irailean, abenduan edota martxoan hasiko dira ikastaroak eta apunta­tzeko hasi nahi den txandako aurreko hilabeteko 20ga­rren egunetik aurrera egin behar da. Ikastaroa astean bi egunetan izango da. Prezioa 86,04 euro eta ordua 17:55etan. Iraupen luzeagoko ikastaroak ere izango dituzte haurrek. Alde batetik, ur-ekin­tzak eta bestetik, igeriketa eskola. Hauek biak bederatzi hilabetekoak izango dira. Ur-ekintzetan parte hartzeko aukera astean egun batean ala bitan izango da. Egun batean parte hartzea aukeratuz gero, prezioa 84,15 euro da. Bitan berriz, 168,84. Ikastaroa 17:00 edo 18:50etan hasiko da. Igeriketa eskolari dagokionez, astean bi egunetan izango da. Pre­zioa 168,84 euro eta ordutegia 18:50. Bost urtetik gorako haurrentzat hastapen ikastaroa ere izango da. Astelehenetik ostiralera emango da ikastaroa. Apuntatzeko, aurreko hileko 20garren egunetik au­rrera eman behar da izena. Abo­natuek 71,70 euro or­daindu beharko dute eta abonatuak ez direnek 118,40. Ordua 17:55etan izango da.

Helduentzako beste hainbeste
Haurrek bezala, helduek ere igeriketan hasteko ikastaroa izango dute aukeran. Kasu honetan ere, aurreko hileko 20tik aurrera eman beharko da izena. Ikastaroa astelehenetik ostiralera izango da. Prezioa abonatuentzat 51 euro eta abonatuak ez direnentzat 88,40. Ordutegia: 07:10, 08:10, 09:10 edo 19:45etan. Mantentze ikastaroa ere izango dute helduek. Astean bi egunetan edo hirutan ari­tzeko aukera izango da. Bi e­gu­netan eginez gero, 187,60 euro ordaindu behar dira eta ordutegiari dagokionez, 07:00, 08:00 eta 09:00etan izango da aukera. Hiru egunetarako 250 eu­ro ordaindu behar dira eta ikastaroa 07:00etan edo 19:45etan izango da.

Aqua-gyma eta Triathloia
Uretan gimnasia egin nahi duten helduentzat aqua-gym ikastaroa antolatu dute. Astean bi egunetan edota hirutan egin ahal izango da. Bi egunetan egin nahi duenak 187,60 euro ordaindu beharko ditu eta 09:10etan izango du ikastaroa. Hiru egunetarako, berriz, 250 euro ordaindu behar dira eta ordutegia goizez eta arratsaldez izango da: 09:10etan edo 19:45etan. Horrez gain, triathloirako ikastaroa egingo da. Astean bi egunetan izango da, prezioa 187,60 euro eta ordutegia 13:30etan.

Karatea gazte eta helduentzat
Igeriketaz gain, karate ikastaroa ere antolatu dute kiroldegian eta gazteei eta helduei zuzenduta izango da. Bi ka­su­etan hamar hilabeteko irau­­pena izango dute ikastaroek. Gazteei dagokienean, as­tean bitan edo hirutan jaso ahal izango dute ikastaroa. Prezioa bi egunetakoa 187,60 euro da eta hiru egunekoa 250 euro. Ordutegia: 17:00, 17:50 eta 18:40etan. Helduen kasuan, berriz, astean hiru egunetan izango da karate ikastaroa. Pertsona bakoitzak 250 euro ordaindu beharko du eta 20:00etan hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!