Maitane Iruretagoienak bi domina Madrilen

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 11a, 02:00

Joan den asteburuan, junior mailako topaketa internazionala izan zen Madrilen eta Maitane Iruretagoiena atleta hernaniarra bertan izan zen. Denboraldia ezinhobeto bu­katu du Iruretagoienak, bi domina lortu baitzituen aipatutako txapelketan. Alde batetik, 100 metroan bigarren postuan geratu zen 12.35 denborarekin, haizea kontra zuela, 2,8 metro se­gun­doko indarrarekin. Eta bes­tetik, 4x100 erreleboetan, hirugarren postua lortu zu­ten. Beraz, bi domina lor­-tu zituen, zilarrezkoa eta brontzezkoa.

Irailean itzulera
Madrilen egin den topaketa honekin amaitu du denboraldia Iruretagoienak. Dena dela, segituan itzultzekotan da, opor batzuk hartu ondoren, irailean dagoeneko lanean hasiko baita. Pista estaliko denboraldia prestatzen hasiko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!