Donostia abordatzeko eguna izango da gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 10a, 02:00

Donostiako Piratek Aste Nagusi herrikoi eta partehartzailea bultzatu asmoz, orain dela zazpi urte jai al­ter­natiboa prestatzeari ekin zioten, eta hala, abordaia sortu zen. Urteotan izugarrizko arrakasta lortu du eta gaurkoan ere ziur saltsa ederra jarriko dutela Piratek, Portutik Kontxako badiarainoko tartean egingo duten abordaian.

`Reincidentes´ taldearen kontzertua Saguesen
Egitarau ofizialaren barnean ere ez da aspertzeko aukerarik izango. Goizean kiroletarako tartea izango da eta zenbait ikastaro ere izango dira. Eguerdian patata tortila lehi­aketa egingo da Trinita­tean. Egun osoan zehar adin ezberdinetarako eta gustu guztietarako ekintzak izango dira. Su artifizialei dagokienean, gaurkoak Frantziakoak izango dira. Ondoren, kon­tzertuak nonahi izango dira, Konstituzioan, Bulebarrean, Eason, Paseo Berrian... Sa­guesen, esaterako, Reinci­dentesek joko du.


Egitarau ofiziala

Egun osoan, Eskulangintza Azoka.
10:00-13:00 Futbol txapelketa azkarra 5 (benjaminak)
Benta Berriko kiroldegian.   
10:00-19:30 Saskibaloi txapelketa Sagueseko `kaiolan´.   
10:00 Euskal pilotan hasteko
ikastaroa Trinitate plazan.
11:00 Tai-chi hastapen ikastaroa Easo plazan.
11:00 Puzgarriak.
12:30 Patata tortila lehiaketa Perlan.   
12:30 Igo itsaspeko zinemaren
erakustaldia, Aquariumean.   
16:30 Musika Hamabostaldia
Artzai Onaren elizan.
17:30 Kursaal txiki Zurriola terrazan.
17:30 Hip-hop tailerra Easo plazan.   
17:30 Bizikleta festa.    
18:00 Musika Hamabostaldia Santa Teresa komentuan.    
18:00 Zezenak Illunben.
18:00 Kitarra klasikoaren kontzertua Zuloaga plazan.
18:30 Erraldoi eta buruhandiak hiriko erdigunetik.
18:30 Gauerdi eta Los Pasai txarangak Protuan eta Zurriolan.   


19:00 `Luceni´ musika banda Bulebarreko kioskoan.
19:30 Herri kirolak Trinitate plazan.
20:00 `Gero´ dantza taldea Konstituzioan.
20:00 Musika Hamabostaldia
Kursaal Auditorioan.
21:00-22:30 `Ostadar´ berbena, Pasealeku Berrian.
22:45 Su artifizialak (Frantzia) Kontxako badian.
23:30 Zezensuzkoen entzierroa.
23:30 `Trikizio´ erromeria, Konstituzio plazan.
23:30 `Equus´ orkestra,
Easo plazan.
23:30 Dolores San Juan eta
El Marichi Tequileño
Bulebarreko kioskoan.
23:30 `Ordubete sukaldean´
antzerkia, Gipuzkoa plazan.
23:30 Kursaal Plus
Zurriola terrazan.
23:30 Kursaal Gune Zabala,
Urumea terrazan.
23:45 `Reincidentes´ Saguesen.
00:00 Ostadar, berbena,
Pasealeku Berrian.    

Piraten egitaraua
Gazteen eguna (Abordaia)
08:00 Baltsen muntaketa.   
13:30 Bazkaria. (Txartelak 12 euro: Rekalde, Herria, Doka, Minuto y Medio, Bukowski).    17:00 Abordaia, txupina eta festaren hasiera kaitik.
19:00 `The Txortains´-ekin poteoa Kontxako erlojuetatik hasita.    


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!