Juan Manuel Cañizaresen musikak Chillida-Lekun bildutakoak emozionatu zituen

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 10a, 02:00

musika Hamabostaldiaren barruan, Juan Manuel Ca­ñizares gitarristak kontzertua eman zuen atzo Chillida-Lekun. Teknika eta xehetasun haundiarekin Ca­ñi­za­resek Iberia Flamenco lanaren interpretazioa egin zuen. Zabalaga baserriko taulagainean Juan Carlos Gomez gitarrista eta Rafa Villalba perkusionista izan zituen lagun. 300 lagun bildu ziren bertan, eta gogotik txalotu zituzten Cañizaresen abestiak. Datorren astean, Hamabos­taldiaren barruan baita ere, Rober Muraro pianojolea izango da Chillida -Lekun.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!