HERNANIARREK maila bikaina eman zuten joan den asten izan zen Getaria-Zarautz proban. Aurtengo proba izan da orain arteko arrakastatsuena, eta parte hartu zuten 1.100 igerilarietatik, 23 hernaniarrak izan ziren.
Sailkapen nagusian, Peru Alfaro bigarrena izan zen, eta Luis Goñi laugarrena. Alfarok 0:36:14ko denbora egin zuen, aurrenekoa baino 24 segundu beranduago iritsi zen helmugara; Goñik berriz, aurrenekoak baino 36:49 segundu gehiago behar izan zituen. Horrez gain, hernaniarra aurrenekoa izan master kategorian.
Emakumezkoetan, aurreneko hernaniarra Alazne Egiazagal izan zen. Egiazabalek 0:48:32ko denbora egin zuen, aurrenekoak baino 7 minutu gehiago behar izan zituen.