Altuna IIa semifinaletako ligaxkan, 35-28 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 12a, 02:00

casino Kursaal Txapel­ketako final zortzirena jokatu zen atzo Garikoitz Altuna eta Javier Urrizaren artean. Bien arteko lehia parekatua izan zen, baina azkenean Altuna IIak lortu zuen garaipena 35-28 irabazita. Espero zen emai­tza izan zen atzokoa. Altuna IIak iaz ere Urriza garai­tzea lortu zuen eta azken aldian emaitza onak lortzen ari denez, hura zen faborito.

Semifinaletako ligaxkan Ezkurraren baja medio
Atzoko partidua irabazita, fi­na­laurdenetarako pasea lor­tu zu­en Altuna IIak eta berez, partidu hori Koteto Ezku­rraren aur­­ka jokatu behar zuen. Ez­kurrak, ordea, lesioa du iz­ter-txokoan eta atzo jakin ze­­nez, ez du txapelketan ja­rraituko. Hala, Altuna zuzenean semifinaletako ligaxkan sartu da. Azken ligaxkan zain izango ditu joan den urteko bi finalistak: Ze­berio IIa eta Urrutia, hain zuzen ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!