AMHER Elkarteak argazki lehiaketa jarri du martxan etorkinen integrazioaren alde

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 9a, 02:00

amher-sos Arrazakeria Her­­naniko Elkarte Multikul­turalak argazki lehiaketa an­tolatu du lehenengo aldiz. Inmigrazioa, Inte­gra­zioa eta Kultura Arteko­tasuna hartu du­te gai­tzat eta irailean amai­tuko da argazkiak bi­daltzeko epea. amher-sos Arrazakeria Hernaniko Elkarte Multikul­turala da eta arrazakeriaren aurka eta etorkinen integrazioaren alde hainbat ekintza antolatzen ditu herrian.

Helburua da, etorkinen egoera hobetzeko gogoeta bultzatzea
AMHER-eko kideen esanetan, «lehiaketak, argazkia ai­tzaki hartuta, gurera ekarri nahi du etorkinen egoera eta gogoeta bidez lagundu nahi du hobetzen hauei buruz daukagun per­tzepzioa». Horrez gain, diote gure gizartean harreman solidario, kolaboratzaile eta ez ezberdintzaileak sortu eta landu daitezkeela eta hori bultzatzeko antolatu dutela argazki lehiaketa. «Egunero­ko­tasunean Herna­nin, kultura ezberdinetako per­tso­nak berdinak garela agerian uz­ten dituzten egoerak eta, bai­ta, salatu beharreko bazterketa-diskriminazio egoerak ere aditzera emateko gonbitea luzatu nahi dizuegu». Gaia zehaztuta eta gonbitea luzatuta, irailaren 23ra bitarte argazkiak bidaltzeko aukera izango da.

Kontuan hartu beharrekoa
Argazkiak e-mai­lez bidali beharko dira amher-sos_racismo@hotmail.com­­-­era eta gehienez hiru argazki bi­daltzeko aukera izango du per­tsona bakoitzak. Edozein za­lantza izanez gero, Foto Fo­rum Hernanira deitzeko bidea jarri dute: 666 006 094. Hiru kategoria izan­­­­­­­go dira: 13 urte bitartekoa, 14 urtetik go­ra­koe­na eta argazki herrikoi­ena. Sa­ri banaketak, urriaren 17an egin­go dira. De­na dela, hala erabakiz ge­ro, edozein sari eman gabe uz­te­ko eskubidea izango du elkar­teak. Etorkinek Her­na­nin bizi du­ten egoera irudikatu behar dute argazkiek, beraz, herriarekin lotura zuzena izango du­te. Baina, edozein per­tso­nak du parte har­tzeko au­kera, ez du zertan hernaniarra izan.

Lehiaketako oinarriak
1) Antolakuntza. AMHER-SOS Arrazakeria, Foto Forum Hernani eta Berriak-en laguntzarekin.
2) Gaia. Inmigrazioa, Integrazioa eta
kulturartekotasuna.
3) Partehartzaileak. Hiru kategoria izango dira:
    - 13 urte bitarte
    - 14 urtetik gorakoak
    - Argazki herrikoiena
4) Sariak. Argazki dendek emandako sariak banatuko dira. Kategoria bakoitzeko sari bat izango da. SOS Arrazakeria/ SOS Racismo elkarteak edozein sari eman gabe uzteko eskubidea gordetzen du.
5) Lanak. Partehartzaile bakoitzak gehienez 3 argazki
aurkeztu ahal izango ditu.
6) Lanak ematea. amher-sos_racismo@hotmail.com
helbidera bidali behar dira argazkiak:
    - Irudiaren neurria: 20x30 cm
    - Formatoa: jpg, gutxienez 300 ppp
    - Datuak: izen-deiturak, helbidea eta telefonoa
Edozein zalantza izanez gero, deitu Foto Forum Hernanira (666 00 60 94)
7) Lanen jabetza eta erreprodukziorako
eskubideak. Partehartzaile bakoitza bere lanen egilea izan beharko da, tartean beste inoren eskubiderik ez dagoela esan nahi du horrek eta hala ez izanez gero, edozein irudi eskubideren erreklamazioa bere gain hartu beharko du partehartzaileak. Antolakuntzak ez du egile

partehartzaileek Copyrightarengan egin dezaketen edozein erabilpen okerrengatik inolako ardurarik hartuko.
Saritutako argazkiak SOS Arrazakeria/ SOS Racismo
jabegokoak izatera pasako dira. Elkarteko web orrialdean, erreproduzitzeko erabili ahalko dira, beti ere, egilearen izen osoa jarrita.
Sarituak ez izan arren, lanak Elkartearentzat interesa dutela erabakitzen bada, bi urtez Elkarteak erabili ahalko ditu. 
8) Hautaketa Komitea eta Epaimahaia. Epaimahaia SOS Arrazakeria/ SOS Racismoko kideek eta Foto Forum Hernanik osatzen dute.
9) Egutegia.
    - Argazkiak jasotzeko epea: 2009ko
irailaren 23a.
    - Argazki hautatuen erakusketa: Hernaniko
dendetan, urriaren 9tik 17ra arte
    - Epaimahaiaren erabakia: 2009ko urriaren 16an. Botazio herrikoia urriaren 15era arte.
    - Sari banaketa: 2009ko urriaren 17an,
19:00etan Plaza Berrin.
10) Argazkien galera, hondatzea edo lapurreta. Antolakuntzak beregain hartzen du lanei tratu egokia
emateko ardura, baina ez hauen galera edo hondaketa.
11) Oinarrien interpretazioa eta erabakiak. Lehiaketan parte hartzen duenak oinarriak onartzen dituela esan nahi du. Aurreikusten ez diren kasuetan, antolakuntzak izango du ahalmena erabaki bidezko eta egokienak hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!