DENBORALDI berria hasi aurretik, CD Hernanik Perez Vacas memoriala jokatuko du gaur Zaragozako Stadium Casablanca taldearen kontra. Aurtengoa 8garren edizioa izango da, eta partidua 11:30etatik aurrera jokatuko da, Zubipen.
Klubaren alde lan asko
Javi Perez Vacas Hernaniko taldearen entrenatzaile izan zen, eta klubaren alde gauza haundiak egin zituen. Horrez gain, Zaragozako Stadium Casablanca taldearekin ere harreman haundia mantentzen zuen pertsona izan zen.
Gaur egun CD Hernaniko zuzendaritzak harreman on hori mantentzen jarraitzen du Zaragozako taldearekin, eta horregatik izango dira bi taldeak gaur, Zubipen.
Partidua jubenil mailakoa izango da. Joan den urtekoan Stadium Casablanca izan zen nagusi, penaltietan 4-5 irabazita.