Maitane Iruretagoiena Madrilen izango da asteburuan, topaketa internazionalean

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 7a, 02:00

KIROLARI askorentzat uda­ra izaten da urteko sasoirik mugituena, eta Maitane Irur­eta­goiena atleta hernaniarraren kasua ere hala da. As­te­buruan Madrilen izango da, junior mailako topaketa in­ternazionalean. Joan den as­te­buruan berriz, Bartze­lonan korritu zuen absolutu mailan, Espainiako txapelketan. Uz­tailaren amaieran al­diz, Ser­bian lehiatu zen, Eu­ropako txapelketan.


Topaketa internazionala
Iruretagoiena hernaniarrak Ma­­drilera bidaiatu beharko du asteburuan. Bertan junior mailako topaketa izango da, eta atletak 100 metroko eta 4x100 erreleboko probetan hartuko du parte. Espainiako selekzioarekin lehiatuko da, eta aurrean izango dituzte Ar­gelia, Italia, Frantzia, Gre­zia, Maroko, Tunez eta Tur­kia.


Espainiako txapelketan hamargarren
Joan den asteburuan jokatu zen Espainiako txapelketan ere Iruretagoienak 100 me­troko eta 4x100 erreleboko probetan hartu zuen parte. 100 metroan 10garren postua lortu zuen. 4x100 erreleboan berriz, bere seriean, 12,19 denbora eginda, 3garren geratu ziren. Hala ere, ezin izan zuen finalera pasa: «Se­mifinaletan 12,19 denbora egin nuen arren, haizea kontra izan genuen, eta ezin izan nuen finalerako pasea lortu».


Europako txapelketan esperientzia bikaina Atleta hernaniarrak Mallor­can jokatutako Espainiako txa­­pelketa irabazi ondoren, Euro­pako txapelketa jokatu zuen, Serbian, uz­tailaren 23tik 25era. 100 metroan, haizea kontra izan zuen eta 12,37 denbora egin zuen. 4x100 erreleboan ez zuten finalera pasatzea lortu. Hala ere, Maitanek adierazitakoaren arabera, «oso esperien­tzia ona izan zen».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!