Herenegun, Santa Barbarako ur depositotik herrira ura banatzen duen tuberia bat puskatu zen, ura herriaren zati haundi batera banatzen duena. Ondorioz, gau guztian ez zen urik izan ia herri osoan. Tuberia Elkano kalean puskatu zen, zaharra zelako.
Dagoeneko hasiak dira konpontze lanetan, baina luzerako izango da. Izan ere, inguruko lurra altxa beharko da. Dena dela, beste ur tuberia baten bidez bideratu dute ura eta obrak egin bitartean etxeetan ez da urik faltako.
Ordu batzuz urik gabe
herenegun
Ur tuberia Urumea ikastola eta Irigoyen-Etxebeste farmazia artean puskatu zen herenegun, eta ondorioz, Santa Barbaran dagoen ur depositoa hustu egin zen. Hala, 20:00ak ingurutik aurrera ez zen urik izan herrian zati haundi batean.
Ur eta Argi sailak Kronikari azaldutakoaren arabera, arazoaz konturatu zirenean, ur deposito probisionala ekarri zuten Añarbetik; ondoren, beste tuberia batetik bideratu zuten Santa Barbarako ura. Hori dela eta, atzo goizeko 08:00etatik aurrera ez zen urik falta etxeetan. Tuberia konpondu bitartean ere ez da faltako.
Uraren bidea
Añarbetik Santa Barbarara
Hernanik Añarbeko ura erabiltzen du. Añarbetik Santa Barbarako ur depositora egiten du bidea urak, eta handik bidaltzen da Hernanira. Santa Barbaratik Txantxillara jaisten da ura eta bertan dagoen bonbeoak Axalara bidaltzen du; handik Urumea ikastola ingurura, Elkano kalera... herriko etxe gehienetara iristen da.