Abuztuan bulegoa ostegunetan bakarrik izango da zabalik

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 6a, 02:00

Mendiriz Mendi elkarteko bulegoak ordutegi berria du abuztuan. Urte osoan zehar bulegoa zabalik astelehen, ostegun eta ostiraletan izaten da, abuztuan berriz, ostegunetan bakarrik izango da zabalik; arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Horrez gain, jakinarazi dute abuztuan ezingo dituztela federatu txartelak tramitatu, oporrak direla eta Federazio bulegoak itxita baitaude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!