Eskalada ikastaroa izango da asteartean

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 6a, 02:00

Gazte Asanbladak antolatuta, eskalada ikastaroa izango da asteartean. Ikastaroa 18 urtetik gorakoei dago zuzendua eta parte hartu nahi duenak izena eman behar du Garin tabernan jarrita dagoen zerrendan. Hitzordua, asteartean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Tilosetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!