Chillida-Leku museoan aurrentzako eskultura eta musika tailerrak egiten ari dira, Ze soinu egiten dute eskulturek? izenekoa. Tailerrak bi txanda ditu, eta bigarrena gaur eta bihar izango da. Tailerra 8-12 urte bitarteko haurrei dago zuzendua, eta bertan Chillidak erabilitako materialak ezagututa, eskultura eta musika egingo dute. Ikastaroa gazteleraz izango da, eta parte hartzeko 943 335 308ra deitu behar da edo educacion@museochillidaleku.com-era idatzi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!