Mospelango zokoa baso konplexua da

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 6a, 02:00

MOSPELANGO ZOKOA harizti mixtoz osatutako basoa da eta hariztiaren biodibertsitate balioa nahiko haundia da. Zuhaitzak, oro har, zaharrak dira eta basoa ez denez luzaroan egurretarako ustiatu, azalera haundikoa. Dena dela, zuhaitz gazteak ere badira tartean. Beraz, nahiko konplexua da adin-egitura.

Oihanpea eta egur hila
Mospelango zokoaren oihanpea garapen ertainekoa da. Egur hilari dagokionean, basoan denetarik aurki dezakegu. Eroritako zuhaitzak badira eta baita egur puska txikiagoak ere.

Biodibertsitate-balioa
Landare zurakareen artean ere denetarik dago: Sahatsa, Gereziondoa, Elorri Zuria, Sagarmina, Haltza eta Pagoa, besteak beste. Bestalde, Europa osoan desagertzear den Lobaria virens likena topatu da bertan eta baliteke beste espezie interesgarri gehiago ere izatea Aranzadik egindako azterketaren arabera. Horrez gain, onddo, ornogabe, hegazti eta abarrentzat leku interesgarria izan daiteke.

Arriskuak eta proposamenak
Arriskurik haundiena lurjabeek bertako erabilera aldatzea edota zuhaitzak botatzea da. Horrez gain, ganaduaren presentzia altuak ohianpeko landaredia ezabatu du toki askotan eta lurzoruaren trinkotasunean eragin ere bai. Hain­beste ganadu ez sartzea go­menda­tzen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!