HERNANIKO Udalak ur eta argi buru lanpostua beteko duen langilea behar du, eta horretarako oposaketa-lehiaketa ireki zuen herenegun; GAO-n (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala) argitaratu ostean.
Lanposturako oposaketan parte hartzeko eskaera orria bete behar da, eta eskuratu daiteke bai Udaleko Erregistro Orokorrean eta baita abuztuaren 4an argitaratutako GAO-n.
Eskaera orriarekin batera, aurkeztu behar diren agiriak, besteak beste, honakoak dira: NAN-aren fotokopia; deialdian parte hartzeko eskatutako tituluaren fotokopia; eskatutako Hizkuntza Eskakizuna izatea ziurtatzen duen dokumentuaren fotokopia; eskaera orrian azaltzen diren merezimenduak frogatzen dituzten dokumentuen fotokopiak; eta heziketa osagarria duela frogatzen duten dokumentuak, heziketak ordutan izan duen iraupenarekin batera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!