Hernanik ehun odol donazio gehiagorekin beteko luke Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak jarritako helburua

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 5a, 02:00

UdaRA opor garaia izaten da herritar askorentzat, eta hortaz, odol emaile askoren­tzat ere bai. Uztailan eta a­buz­tuan jaitsi egiten da odol emaile kopurua Eus­kal H­e­rrian, %25 inguru. Ho­rre­gatik, egun dagoen es­kae­rari aurre egiteko, Gi­puz­koako Odol Emaileen El­karteak kan­paina jarri du martxan. Kanpainaren helburua da, Gipuzkoan udarako hilabeteetan espero diren 2.000 odol emai­leez gain, 300 gehiago lortzea. Udara ez den beste edozein hilabetetan, 2.500-2.900 pertsonek ematen dute odola.


Hernanin, hilabeteko bataz bestekoa 67 odol-emailekoa da
Gipuzkoako Odol Emai­leen Elkartetik adierazitakoaren arabera, gaur egun dagoen eskaria betetzeko, urteko odol-emaile kopuru egokia izango litzateke 1.000 biztanleko 50 donazio. Herna­niren kasuan, kopuru horretara iristeko, urtean 900 lagunek eman beharko lukete odola; eta datuak begiratuz gero, ez daude oso urruti. Joan den urtean, 2.008an, guztira 806 emaile izan ziren herrian, hilabetean 67 inguru. Gipuzkoako Odol Emai­leen el­karteak, Herna­niko ba­lo­ra­zioa egiteko garaian, Kro­nikari adierazi dio odola hilabetean behin emanda, lortu nahi diren datu horietara iristea ez dela erraza; baina Hernani ez dabilela oso urruti. Gainera, adierazi dute badirela hernaniarrak odola Donostian ematen dutenak.


Hitzordua hilabeteko aurreneko asteartean
Hernanin odola hilabeteroko aurreneko asteartean eman daiteke, anbulatorioan, arra­tsal­deko 18:30etatik 20:30etara. O­dol-emaileak bete beharreko baldintzak berriz, besteak beste, ondorengoak dira:18-65 urte bitartean izatea eta osasun ona izatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!