Larunbateko Kronikan, Jasota Bezala atalean, Ergobiako festen bueltan egingo den bazkari bati buruzko gutuna argitaratu zen. Gutuna Jose Ignacio Uzkudunek sinatuta azaldu zen, eta bazkariko antolatzaileek Kronikari adierazitakoaren arabera, akatsa izan zuten gutuna sinatzeko garaian. Uzkudun ez da Ergobiako eskolako ikasle ohia, eta hortaz, bazkariko antolatzailea ere ez. Bazkaria Ergobian ikasten zuen ikasle ohi talde batek antolatu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!