Odola emateko eguna dute bihar Hernaniko anbulatorioan, hileko lehenengo asteartea izaki. Odol emaileen elkarteak dei egin die herritarrei estrakzioak egiten jarraitzeko, uztaileko datuek joera oso ona adierazten baitute. Udara ez da odol estrakzio gehien izaten den urte-sasoia, baina aurtengo uztailean urteko datuei eutsi zaie: 73 odol emate, horietatik 3 berriak, eta 4 organo-donante.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!