Tokaren burni-hotsa ohitura, San Inazioetako bazkalostean

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 3a, 02:00

Santa Barbarako San Ina­zio jaietan, ohitura bihurtu da bazkalosteko Toka Txa­pelketa. Aurten ere 100 la­gun inguruk hartu dute par­te tiraldian, 3 laguneko tal­deetan bilduta, eta bi tal­de izan dira txapeldunak: hel­duetan, Txema, Txomin eta Alejandro hirukotea; eta gaztetxoetan, Jagoba, Iñaki eta Eli­xa­bet. Irabazleek gaz­ta bana eraman dute etxera.

Lagun arteko tiraldia

Ostiralean jende asko geratu zen bazkaltzen Santa Bar­ba­ran, urtero bezala, eta bapo bazkalduta, toka jokoa bihurtu zaie galdu ezineko postrea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!