Peru Alfarok Terueleko triatloian hartuko du parte gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 8a, 02:00

PERU Alfaro triatleta hernaniarra Teruelen da dagoeneko, gaurkoan bertako Triatlon Sprint frogan hartuko baitu parte. Proban egin beharko du igeri 750 metro, bizikletan 20 kilometro eta korrika 5 kilometro. Gaurko triatloia izango da atletek duten azken aukera Espainiako Txapelke­- ta­n sailkatzeko. Estatu mailako txapelketa hau irailaren 20an jokatuko da, Ponte­vedrako Cangas de Morrazo herrian. Horrez gain, Teruelen aurreneko postuetan sailka­tzen direnek Europako txapelketarako pasea lortzeko aukera izango dute. Txa­pelketa Txekiar Errepu­blikan izango da, hilaren 23an.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!