Nekane Erauskin eta EHAK-ko beste lau kideren aurkako akusazioaren irakurketa irailera atzeratu du Garzonek

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 5a, 02:00

Nekane Erauskin hernaniarra, Karmele Berasategi, Juan Carlos Ramos, Sonia Jacinto eta Jesus Mari Agirre EHAK-ko kideak auzipetuta daude Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz. Bost auzipetuak atzo ziren jaso­tzekoak euren aurkako akusazioaren irakurketa, baina Garzonek irailaren 1era atzeratu du irakurketa hori.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!