Musika Hamabostaldia Chillida Lekun izango da igandean

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 5a, 02:00

Donostiako 70garren Mu­­­si­ka Hamabostaldia mar­txan da atzotik, eta irailaren 5era bitarte musika emanaldi ugari izango dira. Donostiaz gain, bai­ta Chillida Lekun ere. Chillida Leku­ko lehenengo emanaldia igan­dean bertan izango da. Juan Manuel Cañizares gi­tarrista flamenkoak Isaac Al­benizen obra nagusienetako bat aurkeztuko du. Iberia­ko gi­tarrarekin egindako in­ter­pre­ta­zioa izango da. Ema­nal­dia 19:00­­etan hasiko da eta ordu bete lehenago sar­tzeko aukera izango da. Hori bai, sa­rrera aurretik hartuta du­tenek izango dute aukera, da­goeneko agortuta baitaude.


Beste lau kontzertu ere bai
Hilabete osoa iraungo du Mu­sika Hamabostaldiak eta tartean beste lau kontzertu ere izango dira Chillida Le­kun; guzti­ak 10 euroan. Hi­laren 16an Ro­ger Muraro pianojolearen txan­da izango da. Ravelen obra osoa joko du bi zatitan. Lehe­nengo emanaldia 18:00e­tan izango da eta bigarrena 20:30­etan. Lehe­nengo ema­nal­­di­­ra­ko sa­rre­rak bukatu dira, baina bigarrenerako www.quincenamusical.com helbidean lor­tu daitezke. Hurrengo kontzertua hilaren 23an i­zan­go da Judith Jau­regi eta Kir­men Uriberen eskutik. Jau­regi pianoa jotzen arituko da eta Uribe poesia errezita­tzen. Musika eta poesiak bat e­gingo dute. Musika Ravel, Al­­­beniz eta Bar­to­kena izango da eta poesia Una­­muno, Laua­xe­ta, Orixe eta Lizardirena. A­rra­­tsal­deko 19:00etan izango da. Chillida Lekuko azken kontzertua hilaren 30ean izango da. Carlos Mena kontratenore gasteiztarrak 20ga­rren mendeko euskal eta eu­ropar konpositoreen obrak eskainiko ditu. Besteak beste Vaughn-Williams, Listz, Gu­ri­di, Isasi, Bernaola eta Erko­rekaren lanak. Arratsaldeko 19:00etan.


Gaur hiru emanaldi Donostian
Musika Hamabostaldia atzo hasi zen 1900-1936: abangoardia aroa lemarekin eta gaur ere izango dira emanaldiak Do­nos­tian. Nabarmen­tzekoa da La Fura dels Baus taldeak Kur­saalean eskainiko duen Car­mina Burana obra. Iru­ñeako Or­feoiak eta Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfoni­koak interpretatu eta antzeztuko dute. Atzo estreinatu zuten bertsioa eta arrakasta izan zuen. Gaurko sarrerak ere agortuta daude. Dena dela, zuzenean grabatutako emanaldia ikusteko aukera izango da, dohainik, Kursaa­leko Erabile­ra Anitze­ko aretoan, 20:00etan. Victoria Eugenia Antzo­ki­an ere izango da emanaldia gaur. Maria João Pires pianojoleak Chopinen eta Franz Liszten obrak interpretatuko ditu. Kontzertua 20:00etan izango da eta sarrerak bukatu dira. Sarreraren aldetik ez da arazorik izango Leo Krämer organista eta orkestra zuzendariaren kontzertuaz goza­tze­ko. Izan ere, dohainik izan­go da. San Vicente elizan, 20:00­etan emango du kon­tzertua.


Bihar beste hainbeste
Bihar beste hiru kontzertu izango dira. Santa Teresa ko­men­tuan izango da eguneko lehenengo kontzertua. Arra­tsal­deko 18:00etan. Jordi Sa­vall musikariak Ar­gelia, Ita­lia, Es­painia e­ta Tur­kiako Er­di Aro­ko musika jo­ko du. Ez dago sa­rre­rarik. Horrez gain, Kursaalean West Eastern Divan Orches­tra multikulturalaren emanaldia izan­go da 20:00etan. Kasu ho­ne­­tan ere sarrerak agortuta dau­­de. San Ignacio elizan, aldiz, dohainik izango da Mathias Kjellgren organista suediarraren kontzertua. Eskainiko du­en emanaldian Mozart, Men­del­ssohn eta Liszten obrak in­ter­pre­tatuko ditu. 20:00etan izan­go da.


Laboa eta Itoiz omenduak
Aurtengo Hamabostaldiak Mi­­kel Laboa eta Itoiz taldea omenduko ditu, besteak bes­te. Larunbatean, Laboaren mun­­­­duak lana estreinatuko da eta hila­ren 25ean Itoiz Suite. Biak Victoria Eugenian izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!