Donostiako Aste Nagusia ostiralean hasiko da Piratekin

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 4a, 02:00

donostiako Aste Nagu­si­­ak donostiarrez gain, inguruko herritako jendea ere erakartzen du, eta horien artean, baita hernaniarrak ere. Ber­tara joateko asmoa dutenek la­­run­batera arte itxaron be­harko dute jai tradizionalari hasiera emateko, baina jai he­rri­ko­ie­kin gozatu nahi duenak aukera izango du ostiralean bertan. Izan ere, orain dela zazpi urtetatik Donos­tiako Piratek antola­tzen du­ten Aste Na­gusi «he­rrikoi eta partehartzailea» martxan izan­­go da ostiralean, Kon­tzer­­tu Piratekin. Gainera, aurten, Kontzer­tu Piratak bi egunez izango dira; ostiralean eta larunbatean. Lehenengo kontzertuan Piperrak, Parabellum eta Es­ne Beltzak joko dute. Biga­rre­ne­an Barricada eta Des-Kontrolek. Kontzertuak Trini­tate plazan izango dira 21:00etan, eta sarrerak aurretik edo egunean bertan erosi ahalko dira. Piratek antolatutako Aste Nagusiak orain arteko egitarau zabal eta interesgarriena izango du aurten, euren esanetan, eta ofizialak bezalaxe, bederatzi egun iraungo ditu. Urtetik urtera indartzen do­an Abordaia ere izango da aste­lehenean.

Larunbatetik aurrera suek eta kontzertuek hutsik ez
Jaien egitarau ofiziala larunbatean, arratsaldeko 19:00­etan hasiko da ohiko kanoikadarekin eta bederatzi egunez ekintzarik ez da faltako. Orokorrean, goizak kiroletarako izango dira, kirol ezberdinetako txapelketak egingo baitira. Eguerdietan herri ki­ro­letarako eta bertsolari­tza­rako izango da tartea. Horrez gain, zezenketak, antzerkiak eta Konstituzio plazako euskal dantza emanaldiak ez dira faltako. Eta noski, ez du­te hu­tsik egingo jende gehien era­kar­tzen duten su artifizialek eta Sagu­e­seko kontzertu fa­ma­tuek. Urtero bezala, gau­e­ko 22:45­etan su artifizialak ikus­­teko aukera izango da be­deratzi egunetan. Italia, Ale­ma­nia, Valentzia, Frantzia eta Cas­tellongo suak izango dira. Ordu bete beranduago Saguesen izan ohi diren kon­tzertuak ere denetarikoak izango dira. Nena Dacon­te, Tequila, Reinci­den­tes, Des­pistaos, Ojos de Brujo, Gatibu, La Oreja de Van Gogh eta Luz taldeen kontzertuak izango dira. Erromeriak nahiago dituenak ere aukera izango du Paseo Berrian eta Kons­tituzio plazan. Besteak beste, Jalisko Band, Trikizio, Ostadar, Lisker, Laiotz, Joselu Anaiak, Drindots eta Orots taldeak ariko dira.

Hamabostaldia martxan eta Europa konkistatu nahian
Aste Nagusiaren barnean Mu­sika hamabostaldiaz go­za­tzeko aukera ere izango da. Lehenengo egunean, La­bo­aren Mundua eskainiko dute Victoria Eugenian. Ho­rrez gain, Donostiak 2016an Europako Kultur Hi­riburu izateko hautagaitza aurkeztuko duela eta, Do­nos­tiako Orfeoiaren kontzertu berezia izango da Artzai Onan, asteazkenean. Azken egunerako, gainera, kulturaren Europa­ko hiriburu festa antolatu du­te. Egitaraua osorik ikusi nahi duenak www.donostia.org helbidean sartzea besterik ez du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!