Udaleku irekiei buruzko balorazioa egiteko aukera, www.hernani.net helbidean

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 2a, 02:00

Udalak bere web orrian jarri du aukera herritarrek udalekuen inguruko balorazio edo iradokizunen bat egin ahal izateko.

joan den astean bukatu ziren udaleku irekiak eta hilabete osoko lanaren balorazio edo iradokizunen bat egin nahi duenarentzat aukera jarri du udalak. Ho­rretarako Hernaniko udaleko web orrian sartu behar da, www.hernani.net helbidean eta honako pausuak jarraitu: aisialdia, hernaniko udalekuak 2009, udaleku irekiak, iradokizunak.

Hilabetea ekintzaz blai

Urteroko moduan, uztailean izan dira udalekuak eta ekin­tza mordoska egin dituzte aur­ten ere. Ez dira falta izan igerile­kura eta hon­dartzara irteerak, eta hain ezagunak e­gin diren San Fermin eguneko entzierroa eta ur festa. Az­ken egunean, berriz, festa ede­rra egin zuten playback eta guzti.

570 ume aurten

Guztira 570 ume inguruk hartu dute parte aurtengo udalekuetan eta 81 lagun, begirale, koordinatzaile eta abar aritu dira lanean eta antolatzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!