Alfaro bigarren eta Goñi laugarren, Getaria-Zarauzko uretan

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 2a, 02:00

Goñi master mailako txapeldun izan zen, 35 urtetik gorakoetan. Emakumeetan, hernaniar onena Egiazabal izan zen, 29garren postuan.

hernaniarrak aurre-au­­rrean izan dira aurtengo Getaria-Zarautz proban. Pe­ru Alfaro bigarren postuan sartu zen, eta Luis Goñi laugarrenean. Alvaro Vi­cen­te izan zen Alfarori au­rrea hartzeko gai izan zen bakarra; 35:49 denbora egin zuen irundarrak, eta hernaniarrak 25 segundu gehiago behar izan zituen. Goñi ere bertan zuten, laugarren sartu bai­tzen, 36:49 denbora eginda. Goñik, horrez gain, master kategorian irabazi egin zuen, 35 urtetik gorakoetan, alegia. Emakumeetan, lehendabiziko hernaniarra Alazne Egiazabal izan zen, 29garren postuan, 48:32 denbora eginda. 4 postu atzerago sartu zen Maitane Danborena, 21 segundura. Irabazlea Irati Mendia irundarra izan zen emakumeetan, 40:58 denbora eginda.

Itsas-milia jendetsuena

Getaria-Zarautz proba da inguruetako itsasoko proba herrikoi jendetsuena. Aurten 39garren aldia da 1.800 metroko proba hau egiten dela, eta aurten 1.100 igerilarik hartu dute parte, inoiz baino gehiago; tartean hernaniar askok. Hernaniko Kronikak aste honetan aterako du hernaniarren sailpena, eskuratzeko modua egiten badu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!