Sekulako giroa izan zen atzo Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 1a, 02:00

atzokoan Lorentzok Ina­ziorekin bat egin zuen eta egun zoragarriaz gozatzeko aukera izan zen. Hala, Santa Barbara auzoan ospatzen den San Inazio jaieguna ezin hobeto joan zen. Bertsolariak eta trikitilariak goizetik hasi ziren giroa alaitzen eta pixkanaka gerturatzen joan zi­ren festarako prest zirenak. Ohi­ko mezan ere jende asko izan zen, baina batez ere, herri kiroletan bildu zen jendetza.


Jendea gogotik animatzen
Nabari da jendeak gozatu egiten duela urtero egin ohi diren herri kirolekin, gogotik animatu eta txalotu baitzituen herriko kirolariak. Hori bai, itzalpetik gehienek. Aurten aizkoran, txingan eta harrijasotzen neurtu dira herriko bi taldeak eta biak ederki aritu baziren ere, azkenean Larra, Barrenetxea le­hengusuak eta Paollak osatutako tal­dea nagusitu zen. Bigarre­nak Larrabide, Arre­txe, A­txe­ga eta Suharri izan ziren.


Egun osoan atsedenik ez
Herri kirolak bukatzean, in­darrak berreskuratzeko baz­­kari ederra egin zen eta bazkalondoren, bikotekako toka txapelketa. Bikote mordoak hartu zuen parte. Arratsaldean, haurrek jo­koekin eta txokolatadarekin gozatu zuten, eta dantzarako gogoz zirenek erromeriarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!