erremonteko txapelketa nagusia, banakakoa, martxan izango da bihartik aurrera. Atzo goizean aurkeztu zuten, Donostiako Kursaal Entzutegian, parte hartuko duten zazpi erremontistekin batera.
Zuzeneko-kanporaketa
Txapelketan punta puntan dabiltzan zazpi erremontistek hartuko dute parte: Zeberio II, Juaristi, Altuna II, Urrutia, San Miguel, Urriza eta Ezkurrak.
Partidu guztiak Hernaniko Galarreta frontoian jokatuko dira, 35 tantura, eta aurrenekoa bihar izango da. Txapelketa final hamaseirenetan hasiko da, eta final laurdenak arte zuzeneko-kanporaketa sistema erabiliko da.
Koteto Ezkurrak final laurdenetan hasiko du txapelketa, eta partidu honetako irabazlea azken ligaxkan sartuko da. Bertan izango ditu zain joan den urteko bi finalistak, Zeberio IIa eta Urrutia. Ligaxka hiru partiduetara jokatuko da, eta bi aurrenekoak izango dira final haundia jokatuko dutenak, irailaren 5ean.