Patxi Bereziartua hernaniarra baldintzapeko askatasunean libre utzi zuen atzo Gipuzkoako Auzitegiak, ekainaren 12tik Martuteneko espetxean egon ondoren. Bereziartua arratsaldeko azken orduan iritsi zen Hernanira eta herritar ugari inguratu zen Plaza Berrira, harrera egitera. Bereziartua ekainaren 12an atxilotu zuen Ertzaintzak, ume batek jasandako ustezko erasoekin lotura zuela akusatuta. Ordutik kontzentrazio asko izan dira herrian, Bereziartuaren errugabetasuna aldarrikatzeko. Familiak errekurtsoa aurkeztu zuen Gipuzkoako Auzitegian, eta atzo, auzitegiko hiru epaileek Bereziartua baldintzapean aske uztea erabaki zuten, fidantzarik gabe.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!