Maurice Ravel ziburutarra ezaguna da guztiontzat, bere bolero ezagunatik. Gaur haren obra zabalago ezagutzeko aukera izango du Chillida-Lekura hurbiltzen denak, Roger Muraro piano-jolearen eskutik. Belarririk finenentzako kontzertua izango da gaurkoa, eta Murarok, bi zatitan eskainiko du emanaldia. Lehenengoa 18 zatitan banatu du, eta 18:00etan izango da. Bigarrenak 13 zati izango ditu, eta 20:30etan izango da. Sarrerak 10 euroan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!