‘Ze soinu egiten dute eskulturek?’, eskultura eta musika tailerra

Kronika - Erredakzioa 2009ko abu. 2a, 02:00

Datozen astearte, asteazken, ostegun eta ostiralean, haurrentzako tailerra izango da Chillida-leku museoan, eskultura eta musikari buruz. Tailerra 8-12 urte arteko umeentzat izango da, eta bina egunetako bi txandatan emango dituzte. Eskultura eta musikari buruz jarduteaz gain, Chillida artistaren lana ere ezagutuko dute haurrek. Hilaren 4 eta 5ean izango da lehendabiziko tailerra, eta hilaren 6 eta 7an bigarrena. Goizeko 10:30etatik 13:30etara izango dira, gazteleraz. Apuntatzeko, deitu: 943 335 308 telefonora, edo idatzi educacion@museochillidaleku.com helbidera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!