hernaniko banakako 4 1/2ko Txapelketa ari da bukaerara iristen. Larunbatean jokatuko dira finalak, baina oraindik erabakitzeko dago zein ariko diren. Gaurko eta biharko partiduetan jakingo da sailkatutako guztiak zein diren. Gaurko partiduak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira. Infantiletan Josu Altuna eta Ohian Lujanbio ariko dira. Kadeteetan Eneko Lujanbio eta Ander Lopez, eta jubeniletan Xabi Santxo eta Markel Lizeaga. Bihar partidu bakarra jokatuko da eta nagusien artekoa izango da. Josu Oiaga eta Ioritz Arrieta neurtuko dira arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Finalean seguru
Astelehenean lau finalista erabaki ziren. Infantiletan Hodei Noblek 18-5 irabazi zion Egoitz Altunari. Kadeteetan Jon Ander Elorzak Xabi Setieni 22-16. Jubeniletan Bisintxo Bilbaok Asier Irastorzari 22-6 eta nagusietan Iñaki Esnalek Aitor Gorrotxategiri 22- 7.