jazzaldia igandean amaitu zen bost egunez Donostiako hainbat txoko musikaz eta jendez bete ostean. Hernanira ere iritsi ziren jazz doinuak azken egunean. Izan ere, bi urteko etenaren ondoren, Chillida Leku museoak kontzertua eskaini zuen igandean Donostiako Jazzaldiaren barruan. Eta ez nolanahiko kontzertua. Arild Andersen Trio talde haundia izan zen Chillida Lekun.
Arild Andersen Trio jazzaren aitzindaria da Eskandinavian. Horrez gain, baxujole entzutetsua du eta joan den urtean Frantziako Académei du Jazzek Europako jazz musikari onena izendatu zuen. Igandean agerian geratu zen hirukoteak lortu duen ospea ondo merezia duela.
Atzerritarrak gehienbat
Chillida Lekuko parajeak eskaintzen duen lasaitasunarekin batera arteaz eta jazz doinuez gozatzera jende ugari hurbildu zen. Kontzertua museoko sarreraren prezioaren barruan sartzen zen eta hala museoaz eta jazzaz gozatzeko aukera izan zuten bertara joandakoek. Hori bai, gehienak atzerritarrak izan ziren.