Igande honetan Bola txapelketa probintziala jokatuko da Aian. Sariak lehenengo 10 jokalarientzat izango dira. Txapeldunak txapela, trofeoa, diru saria eta izen ematean beherapena izango du. Hurrengo biek trofeoa, diru saria eta beherapena. Laugarrenak diru saria eta beherapena eta gainerakoek diru saria. Izena goizean eman behar da 09:30etatik 11:00k bitartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!