Amaitu dira jada Aranoko jaiak. Hiru egunez jai giroan ibili ondoren, atzo agurtu zituzten jaiak aranoarrek, batzuk penez beste batzuk aurtengoz nahikoa dela esanez. Ostiralean, jaien lehen egunean, feriak arrakasta haundia izan zuen eta urteroko tortila lehiaketak ere bai. Larunbatean, hau da, Santio Egunean, berriz, Arano eta goizuetarren arteko pelota partiduak, herri kirolek, bertsolariek eta oilasko jateak jende asko bildu zuen eta gaupasarako giro ederra jarri. Atzo, San Juakin eta Santa Anarekin jubilatuen eta umeen eguna izan zen eta meza, hamaiketakoa, pelota partiduak eta jubilatuen bazkaria ez ziren faltatu. Umeentzako puzgarriak eta txokolatada ere ez. Jaiei amaiera giro ezin hobean eman zitzaien parrillada eta Oskar Estangaren musikarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!