Santa Ana egun jendetsuarekin amaitu dira Santio jaiak Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 27a, 02:00

lau egunez Santio jaiak os­pa­tu dira Astigarragan eta atzo, San­ta Ana egunarekin amaitu zi­­ren. Jaiek iraun duten egun guztietan izan da giro ederra, baina batez ere, atzoko eguna da nabar­men­tzekoa. Izan ere, As­ti­garragan San­tioak ospa­tzen diren arren, Santa Ana eguna izaten da garrantzi­tsuena, eta egunean zehar jende asko gerturatzen da herrira. Atzo ere hala izan zen, eguraldiak lagunduta. Batez ere 11:00etatik aurrera bil­du zen jendea Foru plazan, urteroko sagardo dastaketa ha­si zenean. Idi demak, herri ki­rolek, bertsolariek eta Rezola sa­gardotegian egindako bazkariak ere jendea erakarri zuen, bai­na ikusmin haundiena 10.000 litroko kupela osatzeko la­nek sortu zuten. Halako ta­mai­nako ku­pelak ez dira gaur e­gun egiten eta Asturiasetik eka­rri zuten materiala eta egilea.

Zangozakoak protagonista
Bestalde, aurtengo gonbidatu bereziak Zangozakoak izan dira eta protagonismoa izan zuten atzoko egunean. Jaiak atzo amaitu baziren ere, musikarik ez zen falta izan gau partean. Traketsek parrandarako gogoa piztu zu­en. Txosnetan, berriz, 01:30­etan egin zuten agurra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!