Egun haundia gaurkoa Astigarragako jaietan

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 26a, 02:00

Astigarragan Santio jai­ak ospatzen badira ere, Santa Ana eguna berezia izaten da. Hori dela eta, ekitaldi mordoa antolatu dute gaurko, jaien azken egunerako. Goizaldera arte parranda e­gin dutenentzat gosaria izango da 07:00etan txosna gunean. Jai giroa, ordea, 10:00etatik aurrera hasiko da. Itu­ren­go joaldunak, Zango­za­ko fan­fa­rreak, herriko trikitilariak, herri krosa... Dena dela, eguneko ospakizunen hasiera ofiziala 11:00­etan izango da Foru plazan. Sagardo dastaketarekin hasiko da. 12:00etan idi dema izango da, ondoren bertsolariak; 14:30etan be­rriz, bazkaria Rezola sagardotegian. Arratsaldean Zangozako dan­tzarien emanaldia, herri kirolak, abesbatzaren emanaldia eta haurrentzako ipu­in kontaketa izango dira, besteak beste. Ilunabarrean, Traketsek joko du J. Barandiaran plazan. Ber­tan zezensuskoa ere izango da 23:15etan. Txosna gu­ne­an, berriz, afari-merienda egingo da 20:30etan eta 01:30­etan jaien agurra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!