Jubilatu eta umeen eguna gaur Aranon

Kronika - Erredakzioa 2009ko uzt. 26a, 02:00

Aranoko jaien azken egu­na gaur izango da eta San Juakin eta Santa Ana eguna ospatuz, jubilatu eta umeen­tzako ekitaldiak antolatu di­tuzte. Goizeko 10:00etan Dia­na izan­­go da eta ordu bete be­randuago meza. Ondoren hamaiketakoa egingo dute Kon­tsejuan. Eguer­diko 12:00­etan gazteen arteko pelota partiduak izango dira.

Jubilatuen bazkaria eta txokolatada
Eguerdiko 14:00etan jubila­tu­­en bazkaria antolatu dute. Kontsejuan izango da eta Joxe Agirre eta Imanol Lazkano bertsolariak arituko dira gi­roa jartzen, Jexuxen Jazbana­rekin. Umeek ere izango dute di­ber­ti­tzeko aukera. 15:30e­ta­tik aurrera puzgarriak eta jokuak izango dituzte plazan eta 18:30etan txokolatada. Arratsaldeko 19:00etan Ar­no ganadutegiko animalien showaz gozatu ahal izango da. Bestalde, 20:30e­tan parrillada egingo da eta ondoren, Oskar Estanga ari­ko da musikarekin ilunabarra girotzen. Modu ederrean agurtuko dituzte jaiak Ara­no­a­­rrek.

Santio egun ederra
Santio eguna ospatu zuten a­tzo Aranon. Pelota partidua, he­rri kirolak eta bertso saioa i­zan ziren, besteak beste, eta urteroko oilasko jatea ere bai. Giro ederrean pasa zuten e­gun osoa eta hala jarraitu zu­ten askok goizaldera arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!