Donostiako Jazzaldiaren barruan, jazz kontzertua izango da gaur Chillida-Leku museoan. Kontzertua Aril Andersen Trio taldeak emango du, besteak beste, 2008an Frantziako Académie du Jazzek Europako Jazz musikari onenea izendatutakoak. Kontzertuaren prezioa museoaren sarrera prezioa izango da eta eguerdiko 13:00etan hasiko da. Chillida-Leku museotik gomendatu dute museora autobusez joatea. Hernanitik G1 eta G2 autobus lineak ordu laurdenero izango dira. Honetaz gain, Galarretako aparkalekutik ere autobusak jarri dituzte, ordu laurdenero eta debalde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!