hernaniko kiroldegian ikasturte berriko ikastaro gehienak iraila eta urrian hasiko dira, eta aurtengoan gainera, bi ikastaro berri ere antolatu dituzte: G.A.P-Bosua eta Body Traininga.
`G.A.P-Bosu´ ikastaroa
G.A.P ikastaroa taldeka egiten da, eta bertan gluteoak, abdominalak eta hankak lantzen dira. Bosua berriz baloi erdi itxurako material berri eta dibertigarriarekin egiten da, eta honen bidez lantzen dira oreka eta giharren indarra. Intentsitate moderatu eta altuko ikastaroa da.
`Body Training´ ikastaroa
Body Traininga gihar erresistentzian eta tonifikazioan oinarritutako ikastaroa da. Bertan, musikaren laguntzarekin, pesak egiten dira muskulatura indartu eta tonifikatzeko. Intentsitate moderatu eta altuko ikastaroa da.