Hamalau urte jairik ospatu gabe egon ondoren, iaz berreskuratu ziren Lizeagako Madalenak eta aurten ere ekitaldiz beteta dator gaurko eguna. Goizean goiz, 09:00etan izango da txupinazoa. Goizeko lehen ordutik izango dute aukera haurrek jaiegunaz gozatzeko. Izan ere, 09:30etan jolasak izango dituzte.
Goizetik auzoa girotzen
Egun bateko jaia izango da, baina ederki aprobetxatutako eguna. Goizeko 11:00etan auzoko kaleetatik kalejira egingo da eta ondoren patata tortila lehiaketarako prestatuko dira. Tortila jateaz gain, txistorra mokadua jateko aukera izango da eta baita sagardoa edatekoa ere. 13:00etan sari banaketa egingo da.
Paella jate herrikoia
Lehengo urtean arrakasta haundia izan zuen paella jatea antolatu dute aurten ere. Hori bai, jan ahal izateko txartelak lehendik erosi behar ziren. Arratsaldean sormenerako tartea izango da antolatu duten marrazki lehiaketan. Sariak ere emango dira ondoren, eta bitartean, diskofestaz eta puzgarriez gozatzeko aukera izango da. Jaiegunari amaiera goiz emango zaio ofizialki, 20:00etan, baina izango da ziur jarraituko duenik.
09:00 Txupinazoa.
09:30 Haur jolasen hasiera.
11:00 Auzoko kaleetatik
kalejira.
11:30 Patata tortila lehiaketa.
12:30 Txistorrada eta txotx!
13:00 Lehiaketa ezberdinetako sari banaketa.
14:00 Paella jate herritarra.
16:00 Marrazki lehiaketa.
17:00 Diskofesta, puzgarriak, marrazki lehiaketaren sari
banaketa.
20:00 Festa bukaera.